Hurrengo larunbatean, urriaren 13an, 10:00etatik 14:30era, Plazara! merkatuak laugarren edizioa eginen du.
Merkatuak izan duen harrera onaren erakusgarri da ekoizle eta egile berriak sartzen ari direla edizio bakoitzean. Hurrengo merkatuak hiru saltoki gehiago izanen ditu, aurretik zegoen eskaintza handitu eta osatuko dutenak:
-
Ahuntz-gazta eta jogurtak, San Adriangoa, Alto Cidacos gaztandegia.
-
Lezaungo patata, Javier Oses.
-
Artisau-gozogintza, Horno Amaya, Mendabiakoa.
Hortaz, Estellerriko hogeita zazpi ekimenek parte hartzen dute jada merkatuan.
Erosketa-saskia hurbileko produktuekin, jasangarriak, denboraldikoak eta zuzenak, betetzeko aukera emateaz gain, Plazara! merkatuak dinamizazio-ekimen batzuk ere eskaintzen ditu, Estellerriko kontsumo arduratsuarekin, nekazaritza egutegiarekin edo gastronomiarekin zerikusia dutenak.
Edizio honetan, udazkenari harrera egiteko gure lurrak eta uztak begiratuz, denboraldiko bi protagonista oso bereziak ditugu:
Ardoa, mahats biltze sasoian baikaude eta piper errea, bi produktuak Estellerriko paisaiarerin eta nekazaritza tradizioarekin zeharo uztarturik. Horien produkzioari eta lanketari buruzko gauza gehiago ezagutzeko bi jarduera antolatu ditugu:
– 12:00etan: Tailer-erakustaldia pikillo piperra erretzeko, horretan ekoizleek eta egileek laborantzaren eta prestaketaren sekretuak azalduko dizkigute.
– 13:00etan: Nafarroako ardo ekologikoko dastamena, NNPEK-k antolaturik (Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua) eta Migueltxo Goñi sommelierak zuzenduko duelarik. Sei ardo dastatuko dira, batzuk merkatuan parte hartzen duten Estellerriko upategikoak, esaterako: Lezaun Upategia, Lakarkoa edo Biurkogorri, Bargotakoa.
Bi jarduerak irekiak eta doakoak dira. Izen-ematea merkatuaren egunean bertan eginen da, izena eman ahalako hurrenkeran, plaza guztiak bete arte.
Zuen zain gaude hurrengo larunbatean Plazara! merkatuan, bertako kontsumo jasangarria funtsezkoa delako gure ingurunea eta osasuna zaintzeko.