Informazioa

Zer da Plazara!?

· Estellerrian landatutako eta egindako produktuen merkatu bat, nekazaritza eta abeltzaintza familiarretik eta jasangarritik datozen produktuekin eta ekoizpen ekologikoari lehentasuna ematen diona.

· Zuzeneko salmentaren merkatua: elikagaiaren ekoizleengandik kontsumitzaileengana, bitartekariak murriztuz eta bi sektoreekiko prezio zuzena bermatzen duena.

Noiz eta non egiten da?

· Hilero, bigarren larunbatean, Foruen plazan, Estella-Lizarra, 10:00etik 14:30era.

Zer eskaintzen du?

· Elikagai freskoak eta landuak: barazkiak, frutak, eltzekariak, arrautzak, artisau kontserbak, olioa, gaztak, marmeladak edo eztia, beste batzuen artean, Estellerrian ekoiztuak eta landuak.

· Jarduera batzuk, esaterako: dastamenak, gastronomia tailerrak, erakusketak, janari batzuk bertan egitea edo haurrei eta helduei zuzendutako animazioak.

· Itunak sortzea Estellerriko ostalaritzarekin, turismo arloarekin eta merkataritza txikiarekin, bertako produktuaren presentzia, familiarra eta jasangarria, establezimenduetan handitzeko.

· Eta hamaika gauza gehiago: bizikidetasuna, kultura, lankidetza-sareak udal anitzekin eta eskualdeko elkarteekin, parte hartze irekia interesaturiko pertsonei eta entitateei…

Zer lortu nahi du?

· Estellerriko nekazaritza-produktuei balioa berriz ematea, hau da, erreferenteak izan diren produktuak horien kalitate bikaina dela eta.

· Honako produktu hauek eskaintzea: freskoak, denboraldikoak, hurbilak, gure osasuna eta ingurunea zaintzen dituztenak, garraioak, bilgarriak, pestizidak, CO2 isurpenak, etab. murriztean.

· Sentsibilizatzea bertako produktuak kontsumitzearen garrantziari buruz, jasangarriak baitira, eta ekonomia familiarrerako, hurbila dena, ibilbide laburren garapenerako eta Elikadura-burujabetzarako ematen duten laguntzaren inguruan.

· Zuzeneko salmenta garatzea, nekazari-produktoreen errentak handitu ahal izateko, nekazari-abeltzaintza jardueraren bertan behera uztea saihestea eta laguntzea pertsona berriak sektore horretan sar daitezen.

· Laguntza ematea Estellerriko herritarrek, bisitariak eta bigarren egoitza dutenek, Lizarrako erdialdea berriro erosteko erreferentetzat eduki dezaten.

· Kalitatezko turismoa sustatzea, inguruko baliabide endogenoekin lotuta.

· Merkatu tradizionalen papera berreskuratzea eta gaurkotzea: harreman sozialak, elkartrukeak, bertako kultura, Merindadeko kohesioa…

Nola jarri harremanetan?

· Estella-Lizarrako Udaletxean, ostegunetan 11:15 – 14:15, edo 948548200 telefonora deituta. Posta elektroniko honetan: plazara@estella-lizarra.com

Nola jarri da martxan?

· Ekimena Estella-Lizarrako Udaletik sortu zen eta martxan jarri baino lehen, ia bi urtetako lana dago inplikaturik dauden sektore guztiekin, bereziki nekazaritza-sektorearekin, era parte hartzailean forma emateko.

· Lehendabiziko fase batean, diagnosi teknikoa eta parte-hartzailea egin da, hemen kontsultatu ahal duzue: Diagnostikoa

· Merkatuaren Batzorde bat ere egon badago, bertan ordezkaturik daude eragile guztiak eta merkatua arautzeko arduraduna da.

· Bai diagnosia, bai geroago martxan jartzea, aholkularitza tekniko baten bidez egiten ari da, Arrearekin, agroekologian eta landa-garapen jasangarrian espezializaturiko entitatea.

Egutegia

Merkatu egunak 2022ko lehenengo seihilekoa

Urtarrilaren 8an

Otsailaren 12an

Martxoaren 12an

Apirilaren 9an

Maiatzaren 14an

Ekainaren 11n

 

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos