Produktuak

Bertako produktuak, freskoak eta denboraldikoak kontsumitzeak, mesede ugari ekartzen die gure osasunari eta inguruneari.

Elikagaiak erosteko eta kontsumitzeko ohiturak aldatu diren ahala (azalera handiak ugalduz edo prozesaturiko janariekin, adibidez), poliki-poliki gure mahaitik produktu hurbilak eta dieta mediterraneokoak murriztuz joan dira: eltzekariak, barazkiak, frutak, fruitu lehorrak, oliba olioa… horrek guztiak eragiten du nekazarien eta merkataritza txikiaren kopurua izugarri behera egitea eta krisian sartzea.

Horregatik Plazara! bakarrik produktu osasungarriak eskaintzen dizkigu, ingurua errespetatzen dutenak eta zuzenak direnak, tokiko ekonomia mantentzeko laguntza ematen dutenak, nekazaritza-jarduera eta landa-mundua, eta tokiko herritarrei aukera ematen die nekazaritza-elikadura katea berriro kontrolatzeko.

Ondoren aurkezten dizuegu Plazara! merkatuan aurkitu ahal dituzuen produktu batzuk:

· Denboraldiko barazkiak eta frutak: Urte osoa. Eko eta konbentzionala.

· Eltzekariak: Udazkena, negua eta udaberria bereziki. Eko eta konbentzionala.

· Barazki kontserbak: Urte osoa.

· Marmeladak: Urte osoa. Eko.

· Oliba olio birjina estra ekologikoa: Urte osoa. Eko.

· Boilurrak: barietate ezberdinak. Denboraldian.

· Ardi latxaren gazta: Urte osoa. Eko eta konbentzionala.

· Ahuntz-gazta eta jogurtak: Urte osoa.

· Arrautzak: Urte osoa. Eko.

· Eztia eta erleen beste produktu batzuk: Urte osoa. Eko eta konbentzionala.

· Hestebeteak: Urte osoa. Eko eta konbentzionala.

· Haragia: (Eskaeraren bidez). Eko.

· Artisau-gozogintza: Urte osoa.

· Gatza, Jaizkoa: Urte osoa.

· Ardoa: Urte osoa. Eko.

· Garagardo artisaua: Urte osoa.

· Zerealak eta lekadunak animaliak elikatzeko (hegaztiak).

· Kosmetika bertako produktuekin: Urte osoa.

· Eskulanak: Urte osoa.

Denboraldiko barazkiak Nafarroan

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos