Uztaila: Lehenbiziko merkatua, Plazara!

Uztailaren 14an Plazara! hasi zen, inaugurazio animatu eta jendetsuarekin. Horretara merkatuarekin zerikusia duten erakunde eta entitate anitzetako ordezkariak bertaratu ziren: Estella-Lizarrako alderdi politiko ezberdinetako zinegotziak, Merindadeko udal batzuk Deierri edo Sartaguda bezala, Partzuergo Turistikoko ordezkariak, Merkataritzaren, Ostalaritzaren ordezkariak, nekazaritza arlokoak EHNE, NNEPK edo INTIA, Elikadura Burujabetzaren aldeko mugimendukoak, Estellerriko artisauak, edo Elkarte Gastronomikoak, besteak beste.

Ekitaldia amaitzeko eta merkatuari hasiera emateko, Emma Ruiz Zinegotziak poema bat irakurri zuen, Gustavo Duch-en testu batean oinarrituta, horretan, Plazara! izan nahi duenaren funtsa bildu zen:

“Deseamos que no se puedan comprar alimentos a precios que echan a la gente del campo;

Deseamos que no los pueda servir ni un dron volador, ni mensajeros esclavizados;

Deseamos que no los vendan con sistemas de comercio electrónico que destruyen el comercio local;

Deseamos que para llegar a donde se almacenen esos alimentos, no se construyan nuevas infraestructuras inútiles que aniquilan huertos;

Deseamos que no se sueñe con cementar lo que es tierra fértil”.

Inaugurazioaren ondoren, Estellerriko herri dantzen tailerrak parte hartu zuen eta bertaratutako guziak gonbidatu zituzten dantzatzera.

Bero itogarria egon arren, jardunaldia oso arrakastatsua izan zen eta lehenbiziko egun horretan instalatu ziren 22 postuek oso positiboki baloratu zuten, bai asistentziaren aldetik, bai salmentaren aldetik.

Zer da Plazara!?

Merkatu berria non Estellerriko ekoizleek modu zuzenean horien produktuak saltzen dituzten (ekologikoak batez ere).

Lizarrako Udalaren ekimen bat, hiru urte lanean eman ondoren, gaur aurkeztu du eta aukera berriak eskaintzen dizkio hiriari eta merindadeari.

Gizartea ulertzeko eta maitatzeko era bat, garrantzia tokiko produktuetan jartzen du, ingurunea errespetatzen du eta herritarren ongizatea eta osasuna bilatzen du.

Bizitza filosofia bat, elikadura burujabetasunean eta jasangarritasunean sinesten duena. Hori guztia eta gehiago da Plazara! eta gaur gauzatu da. Hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean, Foruen plazan.

Zorionak eginiko lanagatik, bereziki Emma Ruiz Sanz zinegotziari eta merkatuaren teknikariari, Ester Montero Gonzalez, baina, nola ez, merindadeko ekoizleei ere eta proiektuan sinetsi duzuen elkarte guztiei.

Denok Plazara!

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos