Larunbata honetan, azaroaren 10ean, 10:00etatik 14:30era, Plazara! merkatuaren bosgarren edizioa izanen da eta hasieratik hilero gertatu denez, ekoizle berriek parte hartuko dute.
Saltoki bat gehiago izanen dugu eta produkzio ekologikoko Faltzesko baratxuriak eskainiko ditu.
Jarduera osagarri gisa, 12:30ean babarrun dastamen bat izanen dugu, Estellerriko barietate tradizionalekin, Nafarroako Hazi Sareak antolatua, NNPEKarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan. Eskualdeko nekazaritza-biodibertsitatean dagoen aberastasuna ezagutu eta dastatu ahalko dugu, tokiko merkatuetan duen potentzial gastronomikoa eta komertziala estimatu, baita bere balio kulturala ere. Izen ematea doakoa da eta merkatuaren egunean bertan eginen da.
Plazara! merkatuan zuen zain izanen gara, bertako produktuak, jasangarriak, produkzio ekologikokoak eta familian sorburu dutenak erostea, modu ezin hobea delako gure eskualdeko tokiko ekonomia laguntzeko, gure ingurumena zaintzearekin batera.