Hotza eta neguko sasoian ere, Plazara aterako gara sasoiko eta hurbileko produkturik onenak eskaintzeko, lurra, produktoreak eta kontsumitzaileak errespetatuz landuak eta egindakoak.
Besteak beste, neguko barazkiak, lekaleak, fruitu lehorrak, gaztak, oliba-olioa, ardoa, garagardoa, ogia eta gozogintza, pasta, hestebeteak, boilurrak, marmeladak eta kontserbak aurkituko ditugu.
Gainera, hazten jarraitzen dugu eta Plazara! merkatura eskualdeko ekimen jasangarri gehiago batzen ditugu. Edizio honetan, upategi ekologiko berri bat etorriko da merkatura, Iguzkitzako Quaderna Via upategi ekologikoa.
11:30ean sukaldaritza-tailer bat izanen dugu merkatuan “Festetarako postre jasangarriak eta sasoikoak egitea”, Olga Landarekin, Olgarenea Naturdendakoa, elikadura, osasuna eta sukaldaritza jasangarrietan interesaturik dagoen orori zabalik.
Egun horretan Foruen Plazan ere Elkartasun eta Merkataritza Zuzenaren erakustaldia eginen da, 12:00etatik 14:00etara. Horretan Nafarroako GKE batzuek parte hartuko dute: Anasrad, El Salvador Elkartasuna, Medicus Mundi… Jarduera batzuk eginen dira, besteak beste, txotxongilo antzerki bat.
Zuen zain gaude guztion artean Lizarrako eta Estellerriko orainaren eta etorkizunaren aldeko ekimen arduratsuak eraikitzen jarraitzeko.