Plazara!-k urtea betetzen du eta ospatzeko, ekintza eta sasoiko produktu berriak dakarzkigu.
Alde batetik, udako lehen frutituak daztatu ahal izango ditugu. Besteak beste, Ameskoako marrubi eta murgudi ekologikoak edo Sartagudako melokotoiak. Bestetik, sasoi betan dauden barazkiak; bainak, tomateak, pepinoak… Hauetaz gain, bertan egongo dira hilabetero parte hartzen duten 20 bat postuetan eskaintzen dizkiguten produktuak; gazta, ogia, pasta, hestekiak, arrautzak, trufak, ardoa edo garagardoa besteen artean. Bertan ekoiztuak, zuzenean salduak eta gehien batean ekologikoak.
Honekin batera, adin guztientzako eta interes handia duten bi ekintzatan parte hartu ahal izango dugu:
-11etan, Tailerra: “Zientzia merkatuan” Eureka, centro de Divulgación Cientifica-rekin. Esperimentu ezberdinak egingo ditugu.Goxoki naturalak, ogia, yogur, horrenbeste laguntzen diguten lagun txikiekin, mikroorganismoekin.
-13etan, Show Cooking tailerra “Udako sukaldaritza begetariano, hurbil eta ekologikoa” Dimitri sukaldariarekin.
Bi tailerretan parte hartzeko merkatuan egunean bertan izena eman beharko da. Nafarroako Gobernuak, Tederrek eta Feaderrek finantzatzen dute.
Plazara! merkatuko erosleen artean, azken orduan, Plazaran ditugun produktuen osatutako saskia zozketa egingo dugu.
Zatoz ezagutzera!