Hurrengo larunbata, urtarrilak 12, Plazara! itzuliko da, Estellerriko ekoizleen hileroko Merkatua. Bertan, gure erosketa egin ahalko dugu, tokiko produktuekin, familiarrak eta jasangarriak, produkzio ekologikoari lehentasuna emanez.
Horrez gain, 12:30ean “Ipuin Jasangarrien Zopa” izanen dugu, Ines Bengoarekin, etxeko txikienei zuzenduta. Jarduera hau honako hauek finantzatzen dute: EB, Nafarroako Gobernua, Leader eta Teder. Hurbildu Plazara! gure seme-alabekin, era hobezina da nutrizioan, osasunean eta jasangarritasunean hezteko, ahosabaia babesteko, tokiko elikagaiak ezagutarazteko, denboraldikoak kultura barne daramatenak, lurraldea babesten dute eta produktuak landu dituzten ekoizleekin hitz egin ahal izanen dugu, jakitun izateko gure elikagaien atzean lurra dagoela eta zaindu dituen pertsona baten eskua.
Egutegia ere banatuko da 2019ko merkatu egunekin formatu itsasgarrian.
Plazara! merkatuko 2019ko lehen hiruhilekoaren kartela hemen deskargatu daiteke