Urriaren 12a, kontserba garaia

Hurrengo larunbatean, urriaren 12an, Plazara! helduko da, ekoizleen merkatua, zero km, lehentasunez ekologikoa, Estellerrikoa eta ingurukoa.

Uzta garaia da, aro honetan uda bukaerako produkzioak udazken hasierakoekin nahasten dira; denboraldiko barazkiak eta frutak erosi ahalko ditugu, patatak, eltzekariak, gaztak, eztia, marmeladak, kontserbak, ogia, gozokiak, pasta, boilurra, garagardoa edo ardoa, besteak beste, hogei baino gehiagoko saltoki parte-hartzailetan.

11:30etik 13:30era, kontserba-lantegia eginen dugu Nerea Zorokiainekin: Landareen hartzidura.

Hartzidura elikagaiak kontserbatzeko metodo tradizionala da, antzinatik erabilia. Gaur egun gainera, sukaldaritza teknika gisa erabiltzen da, harritzeko moduko zapore, testura eta koloreei ematen dizkien ñabardurengatik. Hartzitutako elikagaiak giltzarri dira digestio-aparatua zaindu eta berreskuratzeko, probiotiko naturalak baitituzte. Hartzidura ezberdinak prestatzen ikasiko ditugu, urratsez urrats. Izena eman behar da aldez aurretik mezua plazara@estella-lizarra.com helbidera bidaliz eta kristalezko poto bat lantegira eraman.

Zuen zain egonen gara.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos