Tomateen dastatze herrikoia eta CPAEN-NNPEKen 25. urteurrena ospatzeko erakusketa izanen dira Plazara! merkatuan larunbat honetan

Datorren larunbatean, irailaren 11n, goiz osoan, Lizarrako Foruen plazan Plazara! tokiko produktuen merkatuaren beste edizio bat eginen da. Bi berrikuntza izanen ditu, hala nola, 12:30ean eginen den tomate-dastatze herrikoia eta CPAEN-NNPEKen 25. urteurreneko erakusketa kalean.

Bi jarduera horiek bat egiten dute eskualdeko ekoizleek jarriko dituzten saltokiekin, hogei bat inguru oraingoan. Sasoiko produktuek izanen dute protagonismoa, baratzeek produkzio betean jarraitzen duten unean, eta hainbat berrikuntza izanen da, hala nola sagarra, fruta-arbolei dagokienez.

TOMATE DASTATZE HERRIKOIA

Nafarroako Hazien Sareak antolatu du larunbat honetako tomate dastatzea, baratzezaintzan aritzen direnentzako topaleku eta trukerako gunea. 12:30ean hasiko da. Parte hartu nahi dutenek 11:00ak baino lehen entregatu behar dituzte tomateak (3 barietate bakoitzeko), antolatzaileek dena prestatzeko denbora izan dezaten.

Dastatze irekia da, eta, Covid-19aren mugak direla eta, 35-40 pertsonak parte hartu ahal izanen dute. “Tomate-dastatzeak oso ikusgarriak dira beti, oso barietate desberdinak lantzen dira, eta tomatea aukeratzen dugu, baratzeetako produktu oso ezaguna delako”, azaldu dute Hazien Saretik. Dastatzea sustatzeko, CPAEN-NNPEKak sari txiki bat emanen du.

CPAEN-NNPEKen 25. URTEURRENEKO KANPAINA

Merkatua egiten dela aprobetxatuz, CPAEN-NNPEK proiektuaren 25. urteurrena dela eta, “Hazkuntza ekologikoan” izeneko erakusketa ibiltaria ikusi ahal izanen da kalean. Aste hauetan Nafarroan zehar ibiliko den erakusketa honetan, produktu ekologikoen erreplika erraldoiak ikusiko ditugu.

Horren bidez, erakunde horrek ziurtagiri publiko baten alde egiten duen lana erakutsi nahi da. Izan ere, CPAEN-NNPEKek mende-laurden bat darama elikagai jasangarri eta osasungarrien ekoizpena sustatzen, etengabe hazten ari dena, Europak markatzen duenarekin bat datorren ekoizpen-eredua lortzeko.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos