Plazara!, Estellerriko bertako produktuen merkatua, larunbatean, azaroak 12, itzuliko da Foruen plazara, hainbat nobedaderekin. Lehenik eta behin, Valentziako ekoizle ekologiko bat gonbidatu dute merkatura. Hori dela eta, ohikoak ez diren hainbat produktu erosi ahal izanen dira Plazara!-n, hala nola kakiak eta granadak, laranjak, laranja-zukua, limoiak eta mandarinak.
Era berean, eta sasoiko produktu gisa, babarrun gorriak, aza, azalorea, aza gorria, brokolia, apioa edo erremolatxa izanen dira, baita ohiko ardoa, garagardoa, gazta, olioa, ogia eta abar.
Merkatu horren beste berrikuntza bat da izanen da 12:00etan ‘A la viña también’ dokumentala proiektatuko dela plazan, Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Udaleko Berdintasun Arloaren sustapenarekin antolatu da. Dokumentalean, emakumeak landa-eremuan egiten duen lanak eta mahastietan, etxean eta zaintzan egiten duten lanen garrantzia islatzen da. Oraingo honetan, San Martín Unx herriko testuinguruan.
Plazara!k larunbatean Valentziako postu gonbidatu bat izanen du eta ‘Y a la viña también’ dokumentala proiektatuko da
