Plazara! merkatura itzuli dira tailerrak. Larunbatean itzuliko da Foruen plazara, zainzuri freskoekin eta gaztanberarekin berritasun moduan

Hileko bigarren larunbatero bezala, Plazara! merkatuak datorren apirilaren 9an Lizarrako Foruen plazarekin hitzordua dauka, dagoeneko udaberriko ekitaldi bat izanen dena. Tailerrak ere Estella-Lizarrako Udalaren eta NNEPKren laguntzarekin itzuliko dira.
Hogei bat postu inguru bilduko dira goizean, sasoiko ohiko produktuekin eta sasoikoak ez diren beste batzuekin, eta lehen zainzuri freskoak eta gaztanbera izanen dira merkatuko berrikuntza nagusiak.

HANBURGESA ETA BARAZKI-SALTSEN TAILERRA

Bestalde, udaberriarekin batera, jarduerak Plazara! merkatura itzuliko dira. Oraingoan, Almudena Monterok, janari osasungarriaren Nishime Institutukoa, hanburgesak eta landare-saltsak egiteko tailerra eskainiko ditu doan 12:00etatik aurrera. Hara hurbiltzen direnek ikusi ahal izanen dute nola egiten diren lekale, zereal edo barazkizko hanburgesak, premisa batekin: “elikagaiak hondakinik sortu gabe aprobetxatzea”. “Hanburgesak eta barazki-saltsa osasungarriak prestatuko ditugu etxean soberan dauden gauzekin, eta elikagaiak nola aprobetxatu eta hainbat egunetarako nola prestatu erakutsiko dugu”, adierazi du Monterok.
Gainera, produktu ekologikoak eta hurbilekoak erabiliko dira. “Batzuetan, jendea harritzen da saltsak oso osasungarriak eta onak izan daitezkeela ikusita”, dio. Tailer praktikoaren ondoren, dastaketa bat eginen da, eta Almudena Monterok liburuxkak banatuko ditu etxean prestatzeko errezeta batzuekin.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos