Plazara! merkatuan emakume ekoizleen lana ikusgai egonen da datorren larunbatean

Datorren larunbatean, martxoaren 13an, goizean, Plazara! merkatuaren edizio berri bat eginen da Foruen plazan. Tokiko produktuen merkatua da, eta, oraingo honetan, emakumeei protagonismoa emanen die, beraien ekoizle-lana ikusaraziz.

Martxoaren 8ko ekitaldiekin batera, 12:00etan, topaketa bat eginen da haiekin, honako izenburu honekin: “Herriko emakume ekoizleek ekonomia zaintzen eta eraldatzen dugu. Ezagut gaitzazu gu eta gure produktuak’. Han azalduko dute nor diren eta nola egiten duten eguneroko lana ekoizle gisa.

Leitzako Kristina Saralegi ere gonbidatu dute parte hartzera. Artoa landu eta gero azoketan saltzen dituen taloak egiten ditu, eta orain hutsean ontziratuak ere merkaturatzen ditu. Hainbat lankiderekin batera etorriko da eta emakumeek egin ohi duten lana nabarmenduko dute.

Edizio honen berritasun gisa, ardi-gazta berriak erosi eta dastatu ahal izanen dira produktu-sorta zabal baten artean.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos