Plazara! Lizarrako Foruen plazara itzuliko da datorren larunbatean

Datorren larunbatean, maiatzaren 14an, hil guztietako bigarren larunbatean bezala, Lizarrako Foruen plazan Plazara! Merindadeko tokiko produktuen merkatua eginen da berriro. Maiatza iristean, baratzeko produktuek izanen dute protagonismoa, hala nola orburuek, letxugek, baratxuriek… eta, nola ez, denboraldi betean dagoen zainzuriak.
Hamabost postu jarriko dira plazan ia goiz osoan. Bertan, denboraldiaz kanpoko produktuak ere erosi ahal izanen dira, merkatuan ohikoak direnak: olioa, ardoa, eztia, marmelada, gazta edo gaztanbera.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos