Plazara! larunbatean itzuliko da Foruen plazara

Bertako produktuen merkatua Plazara! hurrengo larunbatean itzuliko da, ekainak 13, Estella-Lizarrako Foruen plazara. Maiatzeko edizioaren antzera, hainbat murrizketekin eginen da, eskatutako segurtasun eta higiene neurriekin betetzeko, esaterako, 2 metroko gutxieneko distantzia saltokien artean, maskararen derrigorrezko erabilera, gel desinfektatzailearen banatzaileak erabiltzea, etab.

Ordutegia 9.30etik 14.00etara izanen da eta hogei saltokiren batek parte hartzea espero da. Uztailean salmenta zuzeneko merkatu honek, Estellerriko ekoizleen erakusleihoa, bi urte beteko ditu.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos