Plazara! larunbatean itzuliko da denboraldiko produktu berriekin

Gainera, ekitaldia alaitzeko bi jarduera programatu dira: herbario grafiko bat eta olio-dastatze bat.

Plazara!, Estellerriko tokiko produktuen merkatua, datorren larunbatean, urriaren 10ean, Foruen plazara berriro etorriko da, hileko hitzorduarekin bat, goizeko ohiko ordutegian, 10:00etatik 14:30era.

Ekitaldia animatzeko irailean atzeratu behar izan ziren bi jarduera programatu dira. Goizeko 11:00etan, Iñaki Rifaterraren eskutik, denboraldiko hostoak dituen herbario grafiko bat eginen da.

Ondoren, 12:30ean, Ana Irurita espezialistarekin olioa dastatzeko saioa prestatu da.

Beti bezala, Plazara! merkatuak denboraldiko produktuak erosteko aukera emanen du, bere hogei saltokien artean. Aldi honetan, berrikuntza nagusiak izanen dira garbantzuak, mendiko sagarra, kalabaza, kale berdea (aza kizkurra) edo Daikon arbia (errefau zuria).

Saltokiak eskatutako distantziak mantenduz banatuko dira, eta, ohikoa denez, Covid-19ren aurreko prebentzio-neurri guztiak hartuko dira. Ohi bezala, postuetako bat Estellerriko Artisauen Kolektiboarentzat gordetzen da.

Estellerriak, jai-zubia aprobetxatuz, Plazara! merkatuarekin turismoa eskualdera erakartzeko beste baliabide interesgarri bat eskaintzen du.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos