Datorren larunbatean, otsailaren 11n, Lizarrako Foruen plazara itzuliko da Plazara! tokiko produktuen merkatua. Azoka horrek Herri Inauteriekin bat eginen du, postuetan apaingarri batzuk jarriz, kalejirak ere merkatuarekin bat eginen baitute.
Oraingo honetan, hamabost bat saltoki izanen dira, Valentziako bat barne. Gonbidatuak laranjak, laranja-zukua, mandarinak edo kakiak eskainiko ditu. Denboraldiko produktu gisa, gaztanbera edo esnea ere egonen da.
Ondalankoop kontsumo talde berriak ere bere proiektuaren berri emanen du. Proiektua otsailaren 16an aurkeztuko da Gazteriaren Etxean (19:00etan).