Larunbat honetan, urriaren 8an, Plazara! tokiko produktuen merkatua itzuliko da Foruen plazara. Azokak hara hurbiltzen diren guztiei patata-tortilla pintxoak eta ardoa eskainiko dizkie 13:00etan. Tortillak merkatura joaten diren ekoizleen patatekin eta arrautzekin eginen dira, eta ardoa ere Plazara! merkatuko standetan saltzen da.
Denboraldiko produktu berri gisa, ohiko produktuez gain (olioa, ardoa, gazta, garagardoa, zukuak, ogia, etab.), patatak edo garbantzuak ere erosi ahal izanen dira.