Otsailak 8: Erosketa jasangarri Plazaran Merkatuan Nekazari Sektorea Sustatzeko

Neguan jarraitzen dugu baina gero eta lehenago nabaritzen da Santa Agedak markatzen duen Lurraren “esnatzea”, klima aldaketaren ondorioa.

Zuhaitz batzuen izerdia mugitzen hasten denez, garai honetan “zotz-mentuak” egiten has gaitezke.

Horregatik, datorren larunbata honetan, Plazara! merkatuan, 12:00etan, topaketa bat eginen dugu Jose Luis Belokirekin, Deikazteluko baratzezain tradizionala, bere esperientzia kontatuko digu fruitu-arbolak txertatzeko duen artean, eta erakutsiko digu nola egiten den.

Baina klima ez ezik, ekoizleen animoak ere beroturik daude, hori, produktuengatik jasotzen duten prezio baxuagatik, horien bizimodua uztera behartzen baitie. Hori dela eta, Plazara! bezalako proiektuak oso garrantzitsuak dira, bertan ekoizleei zuzenean erosten baitiegu eta horrela saihesten dira elikagaiak banatzeko gaur egungo sistemaren kontrako efektuak.

Erosketa egitean, gure eskura izanen ditugu “hotzaren barazkiak”: azaren familia, hosto-barazkiak: zerba, espinakak, eskarolak, karduak, porruak, tipulak… Eltzekari batzuk ere aurkituko ditugu hotzari astintzeko: garbantzuak edo babarrunak. Une egokia da udazkenean bildu genituen fruituak kontsumitzen jarraitzeko, intxaurrak… Produktu freskoa eta sasoikoaz gain, elikagai landuak ere erosi ahalko ditugu: gaztak, hestebeteak, kontserbak, pasta… bertakoak eta artisau-egile txikiak.

Zuen zain gaude, erosketa arduratsu batek landa mundua bizirik mantentzen duelako, nekazaritza familiar eta jasangarriarekin, prezio justuak jasango dituena eginiko lanagatik, horrela sektorearen abandonua saihestuz.

 

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos