Ostiralean, azaroak 27, Plazara! dokumentala estreinatuko da Los Llanos Kulturagunean! ‘Lurretik plazara’

Olaia Santxezek zuzentzen du, eta Estellerriko nekazaritza eta abeltzaintza familiarreko eta jasangarriko bost ekoizleren errealitatea islatzen du.

19:00etan izanen da, eta sarrera doan izanen da, leku-kopurua osatu arte, gaur egungo murrizketek oso mugatua.

Datorren ostiralean, azaroaren 27an, Plazara! elkartearen dokumentala estreinatuko da Los Llanos Kulturaunean. ‘Lurretik plazara’, Olaia Santxezek zuzendua. Proiekzioa 19:00etan hasiko da eta Estella-Lizarrako Udalaren laguntza izanen du. Sarrera doan izanen da, edukiera bete arte, gaur egungo murrizketek oso mugatua baitute. Ondoren, mahai-ingurua izanen da.

Dokumentalak, batez ere, Lizarrako nekazaritza eta abeltzaintza familiarreko eta jasangarriko bost ekoizleren bizimodua erakusten du, baita ekologia-ekoizpen batekin bizirauteko dituzten zailtasunak eta produktuak merkaturatzeko aukerak ere, besteak beste, Plazara! Lizarran.

Zuzeneko salmenta, merkaturatze-kanal laburrak, zero kilometroa, jasangarritasuna, lurraldearen zaintza edo elikadura-subiranotasuna dira Isoki Producciones enpresaren lan honetako partaideek partekatzen dituzten kontzeptuetako batzuk.

Miren Lizasoain, Gorka Igual, David Ruiz, Miriam Otxotorena, Borja Etxeberria, Ester Montero, Mirene Begiristain eta Marian Bariain elkarrizketatuko dituzte dokumentalean.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos