Datorren larunbatean, maiatzaren 13an, Plazara! tokiko produktuen merkatua itzuliko da Foruen plazara. Merkatu hori osatzeko, Udalak antolatutako ‘Lizarra mugarik gabe’ jaialdia eginen da.
Hilabete honetan olioa izanen da merkatuko produktu nagusia, eta 12:00etan Plazara! merkatuaren ekoizleek eginen duten aurkezpen bat ere izanen da. David Ruiz (Elkea) eta Luis Gil, eta Rafa García de Galdeano Baurin olioarekin.
Aldi berean, plazan jaialdia eginen da, goizez eta arratsaldez. Goizean (11:00etatik 14:00etara), hainbat herrialdetako dantza-, musika- eta abesti-emanaldi batzuk antolatu dira, baita artisau-feria txiki bat eta ekitaldian parte hartzen duten herrialdeetako arroz- eta edari-dastatze bat ere. Gainera, haurrentzako jarduerak ere izanen dira: pintakarak, globoflexia, etab.
Arratsaldean (18:00etatik 21:00etara), te eta pasta aljeriarren dastaketa izanen da, zuzeneko musikaz lagunduta, eta kulturarteko DJ bat. Jarduera horiek aukera ematen dute gure hiriko hainbat herrialdetako kulturak ezagutarazteko, gastronomiaren, musikaren eta dantzaren bidez, eta, gainera, pertsonen arteko topagunea eta harremanetarako gunea da, modu ludiko eta lasaian.