Maiatzaren 11n, udaberria Plazara!: Biba erleak!

Bagaude jada produkzioaren goreneko aroan. Baratzetan uztarako prest daude udaberriko barazkiak: zerbak, espinakak, letxugak, tipuletak, erremolatxak, ilarrak, babak… udako laboreak landatzen eta garatzen ari diren batera, esaterako: tomateak, piperrak edo pepinoak, besteak beste.

Produkzio honen zati handi bat, erleei eta gainerako polinizatzaileei esker lortzen dugu. Hori dela eta, udaberriko merkatu honetan Miren Lizasoain, erlezain ekologikoa, nekazaritzarako eta elikadurarako erleen garrantziari buruz mintzatuko zaigu.

Eztia aterako dugu, zuzenean ikusiko dugu nolakoa den erlauntzeko bizitza… eta anitz gehiago. Tailerra zabalik egonen da erleen munduan interesa duen guztientzat, adina edozein dela ere. 12:00etan hasiko gara. Nafarroako Gobernuak, Tederrek eta Feaderrek finantzatzen dute.

Merkatu honetan egonen dira ere, denboraldiko barazkiz eta esparragoez gain, ohikoa den km zero eskaintza guztia, hau da, gazta, eltzekariak, oliba-olioa, arrautzak, hestebeteak, gatza, ogia, gozokiak, garagardoa, intxaurrak… besteak beste.

Gainera, lankidetza berri batekin hasiko gara: hurrengo larunbatetik aurrera, merkatu egun guztietan pintxo goxo bat dastatu ahalko dugu osagai ekologiko, bertako eta denboraldikoekin egindakoa Olgarenean (K/ Caldereria). Oraingo honetan arroz integralaren tartaleta egonen da seitanekin saltsa gazi-gezatan orburu kurruskariarekin.

Zuen zain gaude, Plazara! merkatuan erosketa egiten baitugu gure ingurunea eta osasuna zainduz, elikaduraz, inguruneaz, landa-kulturaz… ikasten dugun batera.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos