Larunbat honetan Plazara! itzuliko da

Jendaurreko ordutegia honako izanen da: 09:30 – 14:00 h.

Plaza trafikoari itxita 09:30etik.

Produktuak erostera etortzen direnek honako arau hauek bete beharko dituzte:

  • Sintomatologia duen persona oro ezin da sartu: eztula, arnas arazoak, sukarra edo eztarriko mina.
  • Bezero bakoitza bakarka sartuko da.
  • Erosketara pertsona bakar bat etorriko da familia bakoitzeko.
  • Merkatuko erabiltzaile bakoitzaren arteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izanen da, bai ilaran, bai merkatuaren barnean.
  • Antolatzaileen seinale eta argibide guztiak errespetatuko dira. Segurtasun tartea utziko da saltokiraino.
  • Norazko bakarreko ibilbidea jarraituko da.
  • Saltzailearen eta eroslearen artean gutxienez 2 metroko tartea utziko da.
  • Debekatuta dago autozerbitzu eran saltzea, produktuak ez dira ukituko, saltokiko arduradunak izan ezik.
  • Salerosketa ez den edozein harreman sozialik ez da eginen.
  • Bakoitzak bere eskularruak eta gel desinfektatzaile eramatea gomendatzen da.
  • Eskularruak erosketa-poltsa batean edo zakarrontzi batean utziko dira.
  • Pertsonen joan-etorria ahalik eta txikiena izanen da.
  • Erosketa egin ondoren, bide publikoa berehala utzi behar da konfinamendu-neurriak betetzeko.
  • Kontuan izan behar da komun publikorik ez dagoela.
  • 70 urtetik goitikoak ez etortzea gomendatzen da, ezta arriskurik duten pertsonak ere (gaixotasun kronikoak, transplantatuak, sukarrarekin, arnas-problemekin, etab.)

Salmenta postuetako saltzaileek honako neurri hauek bete beharko dituzte:

  • Sintomatologia duen persona oro ezin da saltokian egon: eztula, arnas arazoak, sukarra edo eztarriko mina.
  • Saltokiak Udaltzaingoak adieraziko dituen tokietan kokatuko dira.
  • Saltoki berean, saltzaileek gutxienez 2 metroko tartea utziko dute dute beren artean, eta saltokiko neurriek bereizketa fisiko hori egitea ezinezkoa egiten badute, pertsona bakar batek salduko du.
  • Saltzailearen eta eroslearen artean gutxienez 2 metroko tartea utziko da.
  • 70 urtetik goitikoak edo arrisku-taldekoak ezin izanen dira saltokian egon edo bertan saldu.
  • Autozerbitzu moduko salmenta debekatuta dago.
  • Produktua ontziratu gabe erakusten da, eta beira-arasetan, plastikoan, kristalean, metakrilatoan edo higienea bermatzen duen beste edozein materialetan babestu behar da.
  • Saltzaileek bisera pantailaduna erabiliko dute. Halakorik ezean, maskara erabili beharko dute.
  • Saltzaileek higiene-arau orokor batzuk izan behar dituzte: ilea bildua eta/edo txanoa, azazkalak moztuak eta zainduak, eraztunik, eskumuturrik, eskumutur-erlokurik, eta abarrik ez erabili, salmenta bakoitzaren ondoren eskuak edo eskularruak desinfektatu, gel hidroalkoholiko desinfektatzailearekin.
  • Gel desinfektatzailea banatzeko gailuak izan beharko dituzte, bai saltzaileek, bai erosleek erabiltzeko.
  • Garbiketari eta bilketari dagokienez, merkatuak sortutako hondakinak poltsetan utzi beharko dira, garbiketako eta zaborra biltzeko udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzien barruan.
  • Udalak komun publiko batzuk prestatuko ditu bakarrik saltzaileentzat.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos