Zorioneko gaude ekoizle berriak sartzen ari direlako merkatuan. Edizio honetan Victor Macua izan da, Sartagudako barazki ekologikoen ekoizlea, baita Biurko Gorri Upategia ere, Bargotakoa, Errioxako Jatorriko Deiturako ardoekin eta ekoizpen ekologikoa duenak, hortaz, badugu 27 parte-hartzaile Plazara! merkatuan. Abuztuan El Aventurero izan zen bere produkzioko esparrago freskoak eta kontserban eskaini zizkiguna.
Produktu berrien denboraldia ere heldu da, eta merkatuaren eskaintzarekin bat egin dute, Ameskoatik datozen txitxirioak, edo Sartagudako sagarrak eta udareak bezalako produktuak.
Horrez gain, jarduera paralelo batzuk ere egin ziren: Nafarroako oliba olio birjina estra ekologikoko dastamen bat, NNEPK-k antolaturik eta Ana Iruritak emanda. Jarduera doakoa izan zen eta hogei bat lagunek parte hartu zuten.
Nafarroako Hazi Sareak ere tomate dastamen bat antolatu zuen, irekia eta herritarra, horretan hogei bat barietatek parte hartu zuten. Eskaturiko baldintza zen Estellerrian ekoiztutako tomateak izatea eta, ahal izanez gero, berezko haziak izatea. Dastamena irekia izan zen eta parte-hartzaile guztiek baloratu ahal izan zuten gehien atsegin zitzaion barietatea. Berrogeita hamar lagun baino gehiagok parte hartu zuten eta bozka gehien jaso zuen tomatea Rafa Galdeanorena izan zen, Los Arcosko bertako barietate bat zen eta era ekologikoan landatua.