Plazara! dator martxoaren bigarren larunbatean Estella-Lizarrako Foruen plazara, berri batzuekin: saltoki gehiago izanen ditugu, produktu jasangarrien eskaintza zabaltzen dituztenak, kalitatezkoak, lehentasunez ekologikoak, hurbilekoak eta ekoizleengandik zuzenean datozenak.
Jarduera ezberdinak goizean zehar eginen ditugu:
-Baratzeetako hazien elkartrukea, Nafarroak Hazi Sareak antolatua. Nahi duenak parte har dezake, bakoitzaren baratzeko haziak eramanez edo beste barietate batzuk lortuz.
Haziez gain, nekazari-sektoreko emakumeak izanen dira protagonistak:
–Argazki-erakusketa merkatuan egonen da, emakume ekoizleei buruzkoa Nafarroa, EBEL-EHNE Nafarroa eginikoa.
–Gazta, gaztanbera eta mamia egiteko tailer familiarra eginen dugu, Mirian Otxotorenarekin, artzaina eta gaztagile ekologikoa, Plazara! merkatuan parte hartuko duena. 12:00etan izanen da, jarduera irekia, ez da aldez aurretik izena eman behar eta doakoa da; Casa-Etxekoa proiektuak finantzatzen du, Leader programaren barnean.
Zuen zain gaude!!