Ekainaren 8a Plazara! merkatuan: elikagai hurbilak, liburuak eta ingurumena.

Datorren ekainaren 8an, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatetan bezala, Plazara! itzuliko da Eta berriz ere elikagaiez beterik dator, hurbilak, jasangarriak, denboraldikoak, zuzenak… aurkitu ahal ditugunak 20 baino gehiagoko saltoki parte hartzaileetan. Eskuragarri diren denboraldiko produktu berriren artean, udako lehenbiziko barazkiak eta frutak izanen ditugu: kalabazinak, pepinoak edo marrubiak.

Horrez gain, jarduera batzuk programatu dira goizean zehar, aukera emanen digutenak modu jasangarriagoan eta logikoan bizitzen ikasteko.

– 12:30ean, liburu hau aurkeztuko da: “Vive la huerta. La Tierra dice: Dame y te daré”, Jakoba Errekondorekin, liburuaren egilea, ingeniari agronomoa, komunikabide askotan parte hartzen du landareen inguruko bere jakituria zabalduz. Gidaliburu bat trikimailuekin eta iradokizunekin gure baratzea era osasungarrian landatzeko. “Bizi Baratzea. Garaian, garaikoa, garaiz” euskarazko liburu arrakastatsuaren itzulpena gaztelaniara.

Jarduera hau Liburuaren Feriarekin lankidetzan eginen da, Foruen plazan eginen baita ekainaren 7,8 eta 9an, Irrintzi eta Clarín liburu-dendek antolatuta.

Liburuaren aurkezpenaren gain, 11:30etik Jakobak aholkuak emanen ditu Plazara! merkatuan., Baratzari eta landareei buruz erantzuteko horrela nahi duten lagun guztiei, Euskadi Irratian egiten duen antzera.

– Ekainaren 5a ospatzeko, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, hausnarketa eginen dugu bizi dugun ingurugiro krisiari buruz eta premiazko beharrari buruz gure bizimoduari aldaketak egiteko, Ekologistak Martxan erakusketarekin “Los límites del Crecimiento”, goizean zehar ikusi ahalko dena Plazara! Merkatuan.

– Goizean zehar Olgarenean (K/ Caldereria) Plazara! Pintxoa dastatu dezakezu: Pisto nahaskia espelta ogi xigortuan.

Zuen zain egonen gara.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos