Baratze bertikaleko tailer bat, larunbat honetarako berritasuna Plazara! merkatuan

Baratze bertikaleko tailer bat izanen da berrikuntza nagusia larunbat honetan Plazara! merkatuaren edizio berrian, goizeko 10:00etatik Foruen plazan berriro eginen baita. Bertara hurbiltzen direnek hainbat barazki eta sasoiko fruta erosi ahal izanen dituzte, baita ohiko produktuak ere: eztia, gazta, ardoa eta garagardoa, hestebeteak, etab.
Doako tailerra 12:00etan hasiko da eta, gainera, Plazara! oraingoan, Gazteria eta Elkartasun Arloak plazan antolatzen duen Elkartasun eta Bidezko Merkataritza Erakusketarekin bat eginen du, hainbat GKErekin elkarlanean. Horregatik, 13:30ean ipuin-kontaketa saioa antolatu da: ‘Ipuinak ceibaren azpian’.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos