Ospakizunean gaude, Ekologistak Martxan taldeak Plazara! merkatuari Jatorra saria eman dio, ingurumen praktika onei. Era bikaina gure konpromisoa nabarmentzeko ingurunea, nekazaritza-mundua, klima edo ekonomia zirkularra zaintzean. Saria 13:00etan emanen da, Foruen plazan.
Bertan aurkitu ahalko ditugun produktuen artean, hotzarekin datozenak edukiko ditugu, esaterako, Estellerriko “calboteak”, dagoeneko biltzen ari direnak eta saltzeko prestatzen, eskualdeko hainbat herrietan.
Hogei saltoki baino gehiago izanen da, dibertsifikatuak gure erosketa era arduratsuan egiteko, bertako ekoizleei zuzenean erdietsiak eta era jasangarrian landatutakoak, modu ekologikoan batik bat.
Gainera, 11:30etik 13:30era lantegi bat izanen da “kakorratzean eginiko zure erosteko poltsa sortu”, Komando G/ Urban Knitting (trikotatu hirian) Estella-Lizarra, mugimendu honek lankidetza eta kontzientziazioa soziala eskatzen du. Esparru publikoetarako auzo-erabilera aldarrikatzen dute, baita gauzak eskuz egiteko erabiltzen den denbora motela eta pazientzia ere. Taldeak parte hartuko baitu, hirian eta Estellerrian hainbat ekintza egin duen taldea, data batzuen garrantzia nabarmentzeko: martxoaren 8a edo ingurunearen defentsa. Ikasiko dugu geure erosteko poltsa kakorratz-lanen bidez egiten. Oraingo honetan Plazara! merkatu aukeratu dute, horien babesa erakusteko proiektuari, kontsumo arduratsuari eta Elikadura Burujabetzari.
30 plaza dago, doakoa da eta ez da beharrezko aldez aurretik ezagupenik izatea izena emateko.
Horrez gain, Olgarenea Naturdendan, merkatuaren ondoan, Caldereria karrika, 5, Plazara! pintxo bat dastatu ahal izanen da: artatxiki-kroketak barazki goxoekin, produktu ekologikoekin eta denboraldikoekin egindakoa.
Egun horretan ere, Plazara! merkatuaren ebaluazio parte hartzailea eginen dugu, merkatura hurbiltzen diren kontsumitzaileekin.
Gonbidaturik zaudete, zuen zain gaude Plazara! bizi beteriko proiektua egiten segitzeko.