Ardo dastatze batek Plazara! merkatua animatuko du hurrengo abuztuaren 8an

Sasoiko fruta eta barazkiak izanen dira protagonista

Plazara! Estellerriko tokiko produktuaren merkatua, Foruen plazara itzuliko da hurrengo larunbatean, abuztuaren 8an, goiz osoan zehar.

Oraingo honetan, jarduera dinamizatzeko, ardo ekologikoko dastatze bat antolatu da, 13:00etan, Iguzkitzako Quadena Via Upeltegiekin. Dastatzea Migeltxo Goñik zuzenduko du, Nafarroa DOaren irakaslea.

Eta sasoiko produktu asko ere erosi ahalko dira, hala nola frutak eta barazkiak. Besteak beste, zerba, borraja, porrua, patata, baratxuria, kalabazina, pepinoa, letxuga, kukulua, entsalada- eta peruko-tomatea, babarrun berdea, piper berdea, eta melokotoiak edo paraguaioak.

Halaber,  ohiko beste produktu batzuk erosi ahal izanen dira, esaterako: ogia, intxaurrak, marmelada, ardi- eta ahuntz-gazta, ardoa, etab.

Azken edizioetan bezala, dispositibo bat antolatuko da COVID-19 prebenitzeko neurriekin.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos