APIRILAREN 13an, PLAZARA!

Zainzuriak eta hegaztiak protagonista Plazara! merkatuan.

Badator Plazara! Zuzeneko salmentako eta hurbiltasuneko merkatua, era arduratsuan kontsumitzeko tokia, gure ekoizleak ezagutuz eta gure elikagaien onurak gozatuz, tokikoak, denboraldikoak eta jasangarriak.

10etatik 14etara izanen da Estella-Lizarrako Foruen plazan, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean egiten den antzera.

Hogei saltoki baino gehiago daukagu. Horietan mota guztietako elikagaiak aurkituko ditugu: denboraldiko barazkiak, eltzekariak, oliba-olioa, arrautzak, gaztak, eztia, marmeladak, kontserbak, hestebeteak, ardoa, garagardoa, gozokiak, ogia, baratzerako prestakinak, kosmetika naturala edo artisautza, besteak beste. Protagonista tokiko esparragoa izanen da, saltoki batzuetan egonen baita hilabete honetatik ekainera bitarte, era ekologikoan eta konbentzionalean landatua. Baina herri kulturak dioen bezala, goiztiarrenak hobeak dira: “Apirilekoak niretzat, maiatzekoak nagusiarentzat eta ekainekoak inorentzat”.

12etan merkatuan “Txoribox” tailerra eginen dugu, hegaztientzako habi-kutxak egiteko tailerra, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia taldearekin. Laguntzen du Teder, Feader eta Nafarroako Gobernua.

Gehiago ezagutuko dugu gure inguruan bizi diren espeziei buruz: horien ohiturak eta beharrak, baita horien garrantzia izurriteak kontrolatzeko nekazaritzan eta lorezaintzan.

Publiko familiarrari zuzenduta dago eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Tailerraren ondoren, eginiko habi-kutxak Estella-Lizarrako leku estrategikoetan paratuko ditugu, txoriek bete ditzaten.

Zuen zain egonen gara.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos