Abuztuaren 11n bigarren merkatua egin zen, Estella-Lizarrako festak amaitu bezain pronto.
21 postu egon eta, merkatuarekin zerikusia zuten jarduera batzuk egin ziren, eguzki sukaldaritza erakustaldi bat bezala.
Eskaintza zabala izan zen produktu freskoetan eta denboraldikoetan, besteak beste, frutak, Sartagudako melokotoia bezalakoa, Ameskoako marrubiak, isuski-garratzak edo masusta gorriak, barazki ugari edo boilurrak. Horrez gai, lekaleak, arrautzak, Jaizko gatza… Landutako produktuen artean honakoak eskaini ziren: oliba olio birjina, hestebeteak, ardi gazta, kontserbak, marmelada, eztia, artisau-garagardoa edo ardoa, bestak beste. Postuetako erdia baino gehiago ekoizpen ekologikokoak dira.
Ekoizleak berriz ere oso pozik agertu ziren salmenta eta asistentzia maila zela eta: 2600 lagun inguruk parte hartu baitzuten Plazara! merkatuan aldi honetan.
Lizarrako eta Estellerriko biztanleez gain, turista eta eskualdean uda pasatzen duten pertsona ugari ere bisitatu gintuzten.