Abenduak 8, Plazara! edizio berria.

Larunbat honetan Plazara! bueltatuko da, aktibitate ezberdin eta denboraldiko produktu berriekin.

24 postu izango ditugu Estellerriko elikagai ezberdinak aurkitzeko eta gure saskia betetzeko, zuzeneko salmentarekin: landatik etxera, familia nekazaritza jasangarritik lortuak, ekoizpen ekologikoa lehenetsiz.

Gainera 12:30etatik aurrera kale animazioa egonen da, “Nosotras labramos, nosotras actuamos” antzerki tailerrarekin, Blanca Cañas taldeak eskainia. Eta merkatuan erosiz txartelak jasoko dira 14:00etan ospatuko den zozketan parte hartzeko, Plazara! produktuez osaturiko saski ederra eskuragarri.

Gonbidatu berezia izango dugu, Iñaki Rifaterra artistak bere lan grafiko batzuk erakutsiko dizkigu. Ingurumena, nekazal mundua eta tradizioekin lotura duten hainbat litografia eta grabatu.

Bertako produktu familiar eta jasangarria eskuratzea osasungarria da eta landa eremuak, ingurunea eta gertuko ekonomia mantentzen lagunduko duzue. Zatozte!

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos