Hilabeteko hitzordua kontsumo arduratsuarekin: irailaren 14an, Plazara! merkatuan

Asteburuan erosteko aukerarekin segitzen dugu, Foruen Plazan produktu 0 Km eta jasangarriak, ekoizleek beraiek eskainita…, elikatzeko era bat gure burua zainduz, gure lurraldea babestuz eta planeta hoztuz. 20 saltokiren bat aurkituko dugu, denboraldiko barazkiekin eta frutekin, ogia, gozokiak, gaztak, kontserbak, eztia, pasta, hestebeteak, garagardoa edo boilurrak, beste produktu batzuen artean.

Horrez gain, datorren larunbata honetan honako tailer hau eginen dugu: “Landareak landareak zaintzeko”, horretan prestakin indartzaile eta prebentibo/sendagarri batzuk egiten ikasiko dugu gure baratzerako edo lorategirako. Equitivalek emanen du, Aberingo enpresa bat, tradizio eta prestigio handia duena prestakinak landareekin egiten landareen osasuna hobetzeko. 12:00etan izanen da Plazara! merkatuan. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

Baita, goiz osoan zehar ere, merkatuaren ondoan Plazara! pintxoa dastatu ahalko da, Olgarenea Naturdendan (Caldereria, 5), gure osagaiekin prestaturik.

Zuen zain gaude.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos