Hogei bat saltoki, larunbat honetan Plazara! merkatuaren edizio berrian

Datorren larunbatean, otsailaren 13an, Lizarrako Foruen plazan, Plazara! tokiko produktuen merkatuaren beste edizio bat eginen da. Hogei bat saltoki jarriko dira, 10:00etatik 14:00etara. Denboraldiko hainbat produktu eskainiko dira, hala nola, eltzekariak edo neguko frutak, eta beste batzuk denboraldikoak ez direnak: eztia, gazta, hestebetea… Horiek guztiak eskualdean egiten dira, kalitate handiarekin eta bereziki ekoizpen ekologikoaren alde eginez.

Edizio honetako berrikuntza gisa, Energia Gara Nafarroak informazio-stand bat jarriko du energiaren kontsumo askoz jasangarriagoa sustatzeko. Covid-19ren aurkako hainbat babes-neurri jarriko dira martxan merkatuan.

Hurrengo merkatua

Egunak
00
Días
Orduak
00
Horas
Minutuak
00
Minutos
Segunduak
00
Segundos